BIRA kultur gunean (Bilbon) , martxoaren 9an 19:00etan erakusketaren aurkezpena-solasaldia (Erika eta Xiomara kolonbiarrekin)

https://twitter.com/ascjafr/status/1367765645316722690
https://twitter.com/bira_kultura/status/1367873686053740550?s=24


 Parekide Elkartea y la Asociación Jorge Adolfo Freytter Romero (AJAFR)

Giza eskubideak, genero-ikuspegia eta justizia sozialdun bakea ditu PAREKIDE Elkartearen lan-ardatz, besteak beste. Esparru horretan, erkidego bereko kidea den Yeslig Paola Hernandezen “Habanako Bake Hitzarmeneko emakume sinatzaileak: Kolonbiako berreraketaren eta bakearen aldeko borrokaren zutabea” argazki-erakusketa aurkezten da.

Parekidek Gaitzeko eta Gizarteratzeko Lurralde Eremuko (ETCR) emakumeen eguneroko bizimodua jarri nahi du erakusgai, Pondoresekoa, hain zuzen ere. Dena dela, beste edozein ere izan liteke. Bertan garatzen duten lana nabarmentzen du, baina, era berean, estatuak Bake Hitzarmenak betetzen ez dituela salatu nahi du, behinola FARC-EPko gerrillako kideak izandako emakume sinatzaileek pairatzen dutena kontuan hartuta, baita borrokalari ohien hilketak ere. Hilketa horiek ez ezik, erailtzen ere ari diren gizarte-arloko zein giza eskubideetako liderren eta biztanle zaurgarrien zerrenda luze bezain onartezina ere badago