Urriaren 14etik 18rako astean Bizkaiko leku desberdinetan “emakume musulmanen esperientziak” partekatzen jaurdunaldietan haritu dira Pakistanetik etorritako Saliha Ramay eta Yemenen aditua den Ewa Strzelecka aktibistei esker.

DSCN8532
DSCN8609

Martitzenatik Eguenara bitartean Bilboko Burtasa eraikinean egindako hitzaldiak BALTISTAN FUNDAZIOAren laguntza ere izan baigenun, egun hauetan 100 pertsonak inguru hartu zuten parte, Salihak zein Ewak egun herrialde bakoitzeko errealitatea azaltzeko aukera izan ostean, Burtsako erikinean emandako azken hitzaldian gure aktibistek herrialde bien artean dauden erlazioak azaldu dizkigute, bai emakumeek pairatzen duten arazoak edota borrokak, kontuan izanik, oinarrian dagoen etsai nagusia berdina dela, egun bizi garen sistema kapitalista eta patriarkala, hots, arazoa sistematikoa dela azaldu dizkigute. Horretaz gain, Eguenan GITE-IPESek gai bardina jorratzen zuen hitzaldia ere antolatu zuenez, Tunesiaren ikuspuntutik, Elkarte biek ekarritako emakume feministak alkartzeko aukera izan dute euren arteko harremanak sortu eta etorkizuenan sarea barriak egiteko aukera zabaltzeko. Bariku goizean aldiz, Santurtziko Biotz Gazte Ikastolako DBHko ikasleekin eman genien emakume musulmanen inguruko klasea. Ikastetxe honetako gazteek Yemeneko emakumeek duten egunerokotasuna ezagutzeko aukera izateaz gain galderak egin zizkieten bai Yemen eta bai Pakistaneri buruzkoak. Arratsaldean aldiz, Bermeoko Kultur Etxean burutu zen hitzaldia, herri honetan SAREGINEKen (emakume feministen taldea) laguntza izan genuen. Aretoa guztiz beteta zegoen eta denboraz labur gelditu zen hitzaldia. Aipatzekoa izan da herriko emakume Saharauiarrak ere hartu zutela parte eurei dagokien gaiaz ere galderak eginik gure gonbidatuei. Aste guztian zehar Bilbo, Busturialdea eta Euskal Herriko hedabide mota desberdinetan elkarrizketak egiteko aukera izan dute Salihak zein Ewak hitzaldien berria emateaz gain lurralde bietako egoerak azaltzeko ere, baina aldi berean elkarren artean duten antzekotasunak arazo sistematiko baten ondorioz eratorritakoak direla jakinarazteko ere, eta hortaz, bertoko emakumeei oinarrian dituzten arazoak Pakistan, Yemen edota beste edozein herrialdeko berdina dela esaten baitzuen. Hona hemen bestelako erreferentzia batzuk: Busturialdeko HITZA (euskaraz) Irola Irratia (english – castellano)