Donostiako emakumeen etxean, pasa den martxoak 7, feminismo islamikoaren buruzko hitzaldian 90 pertsona bildu dira. Jardunaldi honen bitartean, feminismo islamiko mugimendu erreformistaren esanahiaren oinarriak aztertzeaz gain, erlijio islamistan egiten diren aldarrikapen patriarkalak ere interpretatu dira. Mugimendu feminista islamikoa mundu mailako mugimendu feministaren barruan dago, hori dela eta, emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna jorratu nahi du, bai arlo publikoan eta bai arlo pribatuan, beti ere testuinguru islamiko batean oinarrituz.


Nouzha Abou-Salama Nassirik (marokoarra) azaldu digu, Islamismoa eta feminismoa bateragarriak direla, Feminismoataz hitz egin daitekela eztabaida musulman batean eta Korana berinterpretatu daitekela ikuspegi feminista batetik. Gizarteak, kulturak eta bizitzeko moduak oso uga-riak dira, eta hauekin ere emakumeen eskaerak,  interesak eta beharrak. Horregatik, iada ezin dela hitz egin feminismoaz, baizik eta feminismoetaz azaldu du. Gaur egun, emakumeak aurkitzen diren testuinguru kulturalak oso desberedinak dira, hori dela eta joera zabala garatu da: feminismo erradikala, feminismo anarkoa, ekofeminis-moa, feminismo lesbikoa, desberdintasunaren feminismoa eta feminismo islamikoa beste batzuen artean.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Feminismo islamikoa 90. hamarkadaren hasieran hasi zen, gurearekin konparatzen mugimendi berri bat da. Prozesu honetan herrialde desberdinetako emakumeek hartu dute parte; Pakistan, Sudan, Nigeria, Malasia, Iran, Indonesia, etab. euren ikuspegi desberdinekin. Gaur egunean feminismo islamikoa islamaren markoaren barruan emakume eta gizonen arteko berdintasuna, Coranaren bitartez lor daitekela aldarrikatzen duen mugimendua da; eta feminismo musulmana, paradigma kultural arabe-musulman batetik emakumearen askapena aldarrikatu, eta islama erlijio patriarkala modura salatzen dituena da.

Feminismo islamikoa emakume musulmanen eskubideen aldeko erreforma eta protesta  mugimendua da. Leku garrantzitsu bat lortu du islamismo kontenporaneoko barne eztabaidan eta globalizazioaren testuinguruan; emakumeen erronka batean bihurtu da analisi simple eta emakume musulman pasibo eta oprimituaren irudi estereotipatuaren aurrean. Euren kokapen musulmanetik patriarkatua emakumeenganako opresio sistema bezala salatzen dute, eta diskriminazio guztietatik askatzeko aukera aldarrikatzen da islamaren markoaren barruan. Euren tradizio kulturalak baztertu ez nahi dituzten emakumeak dira eta jendarte musulmanean dauden matxismoa eta sexismoa gaitzezten dute.

Data esanguratzua, 2001eko I-11, ordutik aurrera hedabideek etengabe islamaran ezaugarri txarrenak erakusten hasi ziren, adibide giza hartu dezakegu erakusten diguten emakumearen irudi estereotipatua, non emakumea zanpatua den islamaren azpian eta egoera aldaezina dela esaten dutela modu sutsu batean. Emakume musulmanarren askatasuna islamaren bazterketaren ondorioz bakarrik lor daitekenaren ideia ikuspegi ozidental batetatik bakarrik uler daiteke, pentsaera etnozentrista eta ozidenteko imperialismo kulturala izanik jendarte musulmanentzat. Horregatik, emakumeei utzi behar zaie nondik nahi duten garatu euren eskubideak. 

2005 urtetik 2010 urtera arte lau feminismo islamikoaren inguruko kongresuak antolatu dira, Donostiako hitzaldian kongresuen przesua eta emakumeen eskaerak azaldu dira. Feminismo islamikoa, munduko mugimendu feminista barrukoa izanik beste feminismo batzuk bezala, jabetasunaren eskubidea, banakako askatasuna, independentzia ekonomikoa, emakumeek politikan parte hartzea, etab. aldarrikatzen du. Emakume musulmanek gainera, euren errealitatetik emakumeak mezkitetara sartzea, herritartasun eskubide osoa etab. eskatzen dute euren testuinguru islamikotik beti ere. 

Feminismo islamikoa bizirik dago, emakume feminista islamikoen ekarpenen bitartez eta mugimenduarekin bat egiten duten emakume mugimendu ez islamikoetatik, aldaketa nabarmenak egoten hasi dira jendarte hauetan. Hortaz, islama feminismoarekin bat egin dezake?, feminismoaz hitz egin daiteke eztabaida musulman batean? edota ikuspegi feminista batetatik uler daiteke Corana? Hitzaldi honi esker, galdera

hauek has daitezke erantzuten.