INDIAko emakumeak

Aste honetan berrogei emakume baino gehiago lehen aldiz joan dira eskola.  Seed for Change Society –ek Semilla para el Cambio-ren kontrapartea Indian, alfabetizazio programa jarri du martxan Sigrako “slums”-etako emakumeei zuzenduta, baita, Dashashwamedh (Varanasi, India) auzoko familiei onuratzeko ere, izan ere, irakurtzen eta idazten ikasi nahi zuten. Proiektua 2014ko azaroaren amaiera arte garatuko da, hindia -idazten zein irakurtzen- eta oinarrizko matematikak ikaskiko dituzte, egunerokotasuneko gauzetarako lagungarriak izango zaielakoan. Horretaz gain, bestelako tailer batzuk ere eskainiko dira, osasunari dagokionaz adibidez.

alfabetizacion7

Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak finantziatutakoa da Parekide elkarteak sustaturik; garapen lankidetzan eta emakume eta etorkinen kolektiboak sustatzen duen GKE delarik. Proiektu honek 75 emakumeri klaseak emateko asmoa du, eta momentuz 43 matrikulatu dira, baina kurtsoa hasieran izen-emate gehiago egotea espero da. Horretaz gain, matrikulatzeko interesa duten auzoko gizon eta emakume batzuentzat ere gorde da tokia, nahiz eta ez izan Seed for Change Societyko erabiltzaileak

alfabetizacion4Entitatea hilabete daramatza proiektua prestatzen. Klaseak emango dituzten iru irakasleak -Seema, Deepa eta Soma- eta iniziatibaren koordinatzailea -Vivek Srivastava- formakuntza jaso zuten WLCren (World Literacy of Canada) eskutik, indiako elkartea, 1995etik espezializatua dagoena helduak eta emakume taldeak alfabetizatzen. Kurtso hasieran emakume bakotzari liburu bina duen boltsa bat eman zaie -bata ariketena eta bestea testuena-, eta beharrezko material guztia ere. Klaseak astean hiru aldiz emango dria, ordu eta erdiz bakoitza. Gainera, kontuan izanik gehienek seme-alabak dituztela, haurtzaindegi zerbitzua ipini da bertaratzen diren erabiltzaileen asistentzia errazteko.

alfabetizacion1Informazio gehiago:

http://www.semillaparaelcambio.org/2014/09/nuevo_taller/

http://www.semillaparaelcambio.org/2013/12/arranca-el-proyecto-de-alfabetizacion-para-adultos-en-varanasi/

alfabetizacion2

Agerraldiak:

MILENIO egunkari digitala