Helburuak

Elkartearen helburuak euskal jendartean emakume, etorkin eta garapen lankidetzaz sentitzibilzatzeko asmoa du, kolektibo bi hauek dituzten zailtasunak erakutziz gure lurraldean integratzeko unean, eta garapen bidean dauden herrialdeen egoera desleialataz kontzientziatzea. Horretarako giza garapena sustatuko dituzten proiektuak eta programak identifikatu, diseinatu, burutu eta neurtu nahi ditugu kolektibo bakoitzaren behar izanak eta interes praktikoei eta estrategikoei kasu eginez ekintza eta zerbitzu moduan. Emakume eta etorkinen kolektiboen eta garapen bidean dauden herrialdeen inguruko ikasketak eta ikerketak egiten ditugu benetan nola bizi diren erakusteko. Honetarako, barnera begira, beharrezkoak ditugun baliabide desberdinez bilatzen gara helburuak lortzeko. Kanpora begira eta alde batetik, hitzaldiak, mintegiak, tailerrak eta bestelakoen bidez kaleratzen ditugu herritarrei gure lanen ondorioak sentzibilizatzeko. Modu honetan kolektibo hauen eta garapen bidean dauden herrialdeen errealitateaz jakitera emateaz gain, hauenganako jarrera baikorrak lortu nahi ditugu berauen egoerak hoberantz aldatzeko asmoz. Bestetik, gure lurraldeko emakumeen eta etorkinen kolektiboen behar izanei arreta eman nahi diegu.