Gure Ghanako proiektuko “Nire kioskoa, nire etxea” argazki erakusketa ibiltaria hasten da

Bariku honetan, hilak 15, hasiko da Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan argazki erakusketa ibiltaria, honen jarraipena Bizkaiako 5 udalerritara zabalduko baita hurrengo 3 hilabeteetan. Duela 5 hilabete hasi genuen sentsibilizazio eta diagnostikoaren hasiera Accrako (Ghana) Madina slum-ean. Bi esparrutik ateratako argazkiak ditugu esposaketan. Alde batetik, Parekideko bolondresak egindakoak bertan zeundenean,; bertako bizimodu eta egoera prekarioak erakutsi nahi dituztenak, bestetik, slumtarrek ateratakoak euren egunerokotasunean, eurei emandako 10 erabili eta botatzeko argazki makina, lehenengo pertsonan azalarazteko dituzten beharrizanak zein kezkak. Horregatik datza “Nire kioskoa, nire etxea” argazki erakusketa hau.

Proiektu honek, Abenduan, Ghana bertan hasitako ekimenen jarraipena suposatzen du. Besteak beste: genero tailerrak burutu ziren; baita, galdetegi pertsonalak garatu, ostean, slum-eko herritarren errolda eta berauen profila zein den jakiteko, eta, bien bitartean, esku-hartzea garatzeko ildo interesgarrienak ezagitzeko ere.

Erakusketaren gehigarritzat, argazki erakustari bisita gidatua antolatu da proiektua sakonago ezagutu nahi duten orori informazio zehatzagoa emateko asmoz. Erakusketen data, herri eta tokiak hurrengoak dira:

BERMEO
Lekua: Nestor Basterretxea aretoa
Datak: apirilak 15 – apirilak 24
Bisita Gidatua: apirilak 19, 19:30etan

GERNIKA-LUMO
Lekua: Astra
Datak: apirilak 25 – maitzak 1
Bisita gidatua: apirilak 27, 19:00etan

BILBAO I
Lekua: Burtsa Zentro Zibikoan
Datak: maiatzak 16 – maiatzak 31

BILBAO II
Lekua: San Frantzisko Zentro Zibikoan
Datak: ekainak 1 – ekainak 14

GETXO
Lekua: Torreneko Merkatua (Algorta)
Datak: ekainak 15 – ekainak 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>