(Euskara) Feminismo islamikoa

Parekide elkarteak “Esperientzia feministen elkarbanatzea” jardunaldiak egingo ditu Bizkaian urriaren 14tik 19ra

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, Saliha Ramay urdutar idazle, poeta eta feminista pakistandarra izango da jardunaldietako partaideetako bat. Zehra Nigah, Shakir Parveen eta Naheed Kishwar idazleekin batera, Pakistango urdu idazle nabarmenetakoa da Riaz. “Godaavari”, “Marmuz Khatt-e” eta “Khana e Aab O Gil” liburuen egilea da.

Halaber, Ewa k. Strzelecka ikertzaileak ere parte hartuko du jardunaldiotan. Granadako Unibertsitateko Antropologia Soziala eta Kulturaleko Saileko kidea da Strzelecka, bai eta ikertzaile nagusia edota arduraduna Yemen, Britainia Handia, Espainia, Egipto, Bolivia, Maroko eta Poloniako ikerketa proiektuetan.

Parekide elkartea garapenerako lankidetzan eta emakume eta etorkinen kolektiboak sustatzen duen GKE bat da, 2011n sortua, eta pertsonen giza garapena, garapen integrala eta garapen endogenoan egiten du lan. Elkartea osatzen duten pertsonek gizarteko desberdintasunen aurrean parekidetasuna lortzeko “grina eta errespetua” dute.

Elkarteak euskal gizartea emakume, etorkin eta garapenerako lankidetzaz sentsibilizatzeko asmoa du, bi kolektibo horiek dituzten zailtasunak erakutsiz integratzeko unean, bai eta garapen bidean dauden herrialdeen egoera desleialaz kontzientziatzea ere.

Horretarako giza garapena sustatzen dituzten proiektuak eta programak identifikatu, diseinatu, burutu eta neurtu nahi ditu, kolektibo bakoitzaren beharrizanak eta interes praktikoei eta estrategikoei kasu eginez ekintza eta zerbitzu moduan. Gainera, emakume eta etorkinen kolektiboen eta garapen bidean dauden herrialdeen inguruko ikasketak eta ikerketak egiten ditu benetan nola bizi diren erakusteko.

AGENDA

URRIAK 15 ASTEARTEA

Feminismoa eta islama pakistandar ikuspegitik

19:00, Burtsa eraikinean (Bilbo)

Hizlaria; Salhia Ramay (Pakistan)

URRIAK 16 ASTEAZKENA

Feminismo islamikoa eta garapen lankidetzaren papera Yemenen

19:00, Burtsa eraikinean (Bilbo)

Hizlaria; Ewa Strzelecka (Yemen)

URRIAK 17 OSTEGUNA

Pakistango emakumeen egoera; eta Yemengo iraultza: aldaketa eta iraunkortasunaren artean

19:00, Burtsa eraikinean (Bilbo)

Hizlariak; Salhia Ramay (Pakistan) eta Ewa Strzelecka (Yemen)

URRIAK 18 ORTIRALA

Emakume feministen esperientziak partekatzen

19:30, Kultur Etxeko areto nagusian, 3. solairuan (Bermeo)

Hizlariak; Salhia Ramay (Pakistan) eta Ewa Strzelecka (Yemen)

**Hitzadiek elebidunak izango dira**